XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII. tituluak kuotaren kenkariak argitzen ditu eta horiek razionalizatzen, gaur egunetaraino indarrean egon diren batzuk deuseztuz, berrikuntza honen testuinguruan ez baitzen horiek mantentzeko inolako arrazoirik ikusten.

Foru arauan ezarri den eskeman, familientzako kenkariak, ohiko etxebizitzaren ondoriozko kenkariak, inbertsioen bidezko kenkariak eta kenkari teknikoak sartzen dira, hala nola emariengatiko kenkariak eta baita Ceuta eta Melillan lortutako etekinei dagozkienak.

Familientzako kenkarien kapituluan, ondoko eta aurreko ahaideengatiko kenkariak sartu dira.

Ondoko ahaideengatiko kenkarietan, igo egin dira kenkarien zenbatekoak; aurrekoengatiko kenkarietan, ordea, kendu egin da adinaren betekizuna, baina ohiko bizilekua mantentzea eskatzen da.

Ohiko bizilekuagatiko kenketarako bi kasu izango dira kontuan, biak ohikoak zerga honetan: zergaduna bere ohiko etxebizitza izango dena erosten ari da edo zergaduna bere ohiko etxebizitzaren alogera ordaintzen ari da.

Aurreneko kasuan, ohiko etxebizitzari dagokion kenkariak, bai ohiko etxebizitza hori erosteko zergadunak bideratu dituen zenbatekoak horretan sartuko dira etxebizitza erosteko mailegua amortizatzeko zenbatekoak bai bere erosketa hori finantzatzen duen maileguaren korrituak ordaintzeko bideratu behar dituen zenbatekoak izango ditu kontuan.

Bigarren kasuan, kenkariak zergadunaren ohiko etxebizitzaren alogeragatik ordaindu dituen zenbatekoak izango dira kontuan.

Bai aurreneko kasuan bai bigarrengoan kenkari horiek egiteko, zenbait eskakizun eta baldintza bete behar dira aldez aurretik.

Inbertsioen ondoriozko kenkariek bere baitan hartu dute, alde batetik, jarduera ekonomikoak burutzen dituztenei ezartzen zaien jada ohikoa eta ezaguna den kenkaria; hortaz, horri dagokionez, foru arau honek Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Araura igortzen gaitu.

Beste aldetik, kenkari berri bat sartu da, enpresa barruan langileen partaidetza sustatzeko: enpresaren baten langileek beren enpresan akzio edo partaidetzak erosteko zuzentzen dituzten zenbatekoei kenkari bat ezartzeko aukera emango da.

Jite teknikoko kenkarien artean, dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkaria eta nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkaria ezarri da.

VIII, IX, X eta XI. tituluetan zergaren kuota, zerga zorra, batera tributatzeko arauak eta zergaldia eta sortzapena zehazteko irizpideak jasotzen dira hurrenez hurren.

XII. tituluak zergaren kudeaketari buruzko xehetasunak eskaintzen ditu.

Atal horretan gauzatzen da berrikuntza honetako beste alderdi garrantzitsu bat, hain zuzen, etorkizunean hobeto sakondu eta aztertu beharko dena.

Alderdi hori, gainera, aitorpena aurkezteko betebeharraren muga bost milioi pezetaraino igotzea baino ez da, betiere zergadunak inorentzat lan egindako lanaren bidez jasotako etekinak baino jasotzen ez dituenean.

Aitorpena aurkezteko derrigortasunaren muga hori horrela igotzearen eta atxikipenen eta zergaren kuota likidoaren artean egin beharko diren doikuntzaren bidez, zergadun askok ez du zergaren inolako aitorpenik egin beharko.

Gaur egun indarrean dagoen sistemaren bidez diru kopuru txikiko itzulketa kopuru ikaragarria kudeatu behar izaten da; baina berrikuntzak sartuko duen sistema horren ondorioz, kudeaketa horretara bideratzen diren baliabide guztiak bideratu ahal izango dira zerga iruzurra kontrolatzera eta horren kontra borrokatzera; eta hori ezin da uka beharrezkoago eta premiazkoagoa ez denik.

XIII. tituluan, ondareari buruzko erantzunkizuna eta araubide zigortzailea ezartzen dira, gaurko ildo beretik joaz.

Azkenik, XIV. tituluak dio foru arauaren aplikaziotik sor daitezkeen kontraesanak konpontzeko esku duen bakarra Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioa izango dela.